lunes, 9 de mayo de 2016

MERKURIOREN BIDAIA

Kaixo 6M!

Gaur oso egun berezia da. Mendean zehar bakarrik hamahiru aldiz gertatzen den fenomeno aparta izango dugu ikusgai.

Dakizuenez, Merkurio gure eguzki sistemaren eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta gaur, bidaiari sentitzen denez, gure izarraren aurretik pasatuko da. EHU-ko zientzia arloak horren berri ematen zigun pasa den astean (gehiago jakiteko hemen duzue lotura).

Hona hemen egingo duen ibilbidea:




Aurreko loturaren albistean ikusten den moduan, web baten bitartez fenomeno miresgarri hau ikusteko aukera izango dugu EHUko Espazio gelan, eskerrik asko EHU!!!

Merkurio planetari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, sakatu irudian eta wikipediara eramango zaituzte. 




Baina, nor izan zen Merkurio?

Merkurio, latineraz Mercurius eta Greziar mitologian Hermes, Erromatar mitologiaren jainko mezularia eta jainko-jainkosa eta hilkorren gidaria zen. Jupiter eta Bona Dearen semea. Kapela, hegodun sandaliak eta makila zeramatzan.

Hemen, Bizkaian, badaude jainko honen irudi batzuk, ezagunenetariko bat Bilboko Gran Via kalean dugu, BBVA-ren eraikinean hain zuzen.





Zergatik banketxe batean? Erronka bat proposatzen dizuegu: baietz asmatu zergatia. Idatzi iruzkin batean zuen ikerketa.

Aste ona izan eta asko ikasi!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario