lunes, 9 de mayo de 2016

MERKURIOREN BIDAIA

Kaixo 6M!

Gaur oso egun berezia da. Mendean zehar bakarrik hamahiru aldiz gertatzen den fenomeno aparta izango dugu ikusgai.

Dakizuenez, Merkurio gure eguzki sistemaren eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta gaur, bidaiari sentitzen denez, gure izarraren aurretik pasatuko da. EHU-ko zientzia arloak horren berri ematen zigun pasa den astean (gehiago jakiteko hemen duzue lotura).

Hona hemen egingo duen ibilbidea:




Aurreko loturaren albistean ikusten den moduan, web baten bitartez fenomeno miresgarri hau ikusteko aukera izango dugu EHUko Espazio gelan, eskerrik asko EHU!!!

Merkurio planetari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, sakatu irudian eta wikipediara eramango zaituzte. 




Baina, nor izan zen Merkurio?

Merkurio, latineraz Mercurius eta Greziar mitologian Hermes, Erromatar mitologiaren jainko mezularia eta jainko-jainkosa eta hilkorren gidaria zen. Jupiter eta Bona Dearen semea. Kapela, hegodun sandaliak eta makila zeramatzan.

Hemen, Bizkaian, badaude jainko honen irudi batzuk, ezagunenetariko bat Bilboko Gran Via kalean dugu, BBVA-ren eraikinean hain zuzen.





Zergatik banketxe batean? Erronka bat proposatzen dizuegu: baietz asmatu zergatia. Idatzi iruzkin batean zuen ikerketa.

Aste ona izan eta asko ikasi!!!

viernes, 22 de abril de 2016

AMA LURRAREN EGUNA

Kaixo guztioi:

Egun berezia dugu gaur, izaki bizidun guztion amaren eguna da, Ama Lurraren eguna hain zuzen.

ZORIONAK AMA LURRA!!

Lurraren Eguna apirilaren 22an ospatzen da mundu osoan Lurraren natura-ingurunearen aldeko kontzientzia sustatzeko. Proposatzailea Estatu Batuetako Gaylord Nelson senataria izan zen, egun hori proposatu baitzuen superpopulazioaren, kutsaduraren, biodibertsitatearen eta Lurra babesteko beste ingurumen-kezka batzuei buruzko kontzientzia piztearren.

Lehen agerraldia 1970eko apirilaren 22an egin zen, Estatu Batuetako Gaylord Nelson ingurumenaren aktibista eta senatariak sustatua, ingurumen-agentzia bat sortzea eskatzeko. Gizarte-presioaren ondorioz, Estatu Batuetako gobernuak Environmental Protection Agency (EPA) agentzia sortu zuen, eta ingurumena babesteko lege batzuk eman zituen.

Nazio Batuek ere Lurraren Eguna ospatzen dute martxoko ekinokzioan (martxoaren 21aren inguruan). Ekimen hori John McConnellpazifismoaren ekintzaileak proposatu zion UNESCOri 1969an, «Lurraren bandera» diseinatu zen urte berean. Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak oniritzia eman zion egun hori ospatzeari, eta 1971n ospatu zen lehen aldiz.

Hemen jartzen dizuegu Macaco abeslariaren bideo bat. Orain dela 10 urte idatzi zuen baina agerian dago gauza asko ez direla aldatu...




Gauza handirik ezin dugu egin baina gure esku dagoen guztia egin dezagun ama lurra zaindu eta babesteko!!

Animatu zaitezte eta utzi iruzkinetan Ama Lurra zaintzeko bururatzen zaizkizuen ideiak!!



viernes, 5 de febrero de 2016

ARGIAK ETA KOLOREAK

Kaixo ikasle agurgarriok:
Hona hemen " Argia eta soinua" gaia hobeto ulertzen lagunduko dizuen  bideo bat. Bideo honek, zergatik zeruak kolore urdina daukan azaltzen du, eta, bide batez , kolore guztiak zelan bereizten ditugun ere argitzen du.





martes, 24 de noviembre de 2015

ZORIONAK LUCY!

Kaixo guztioi!

Gaur Lucyk 3.000.041 urte gutxi gora behera betetzen ditu. Lucy ez da gu bezalakoa, baina, nolabait esateko, gure senidea izan zen.

Berari buruz gehiago jakiteko bi lotura uzten dizkizuegu:

Wikipedia

Elhuyar zientzia


Serioago jartzen bagara, gaur Lucyren aurkikuntzaren 41. urteurrena da. Horregatik Googlek, bere oroimenean, doodle polit hau prestatu du:







Bukatzeko erronkatxo bat uzten dizuegu: Ezetz asmatu zergatik izendatu zuten "Lucy". Anima zaitezte eta utzi zuen iruzkinak!

martes, 17 de noviembre de 2015

BIRIKAKO MINBIZIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo guztioi!

Gaur egun berezia da, birikako minbiziaren kontrakoa hain zuzen. Minbizi mota honek lehenengo postua hartu du hiltzen duten gaixotasunen artean.

Bere sorburuen artean tabakoa da nagusi, baina badaude beste batzuk ere bai, poluzioa esaterako. Oso garrantzitsua da, beraz, bizimodu osasuntsua eramatea.

Tabakoa ez da gure onerako. Agian "guayarena" ematen duzu, baina erretzearen ondorioak txarrak baina txarragoak izaten dira.

Zaindu dezagun gure gorputza, denborarekin eskertuko dugu eta!



miércoles, 28 de octubre de 2015

ZENTZUMENAK ETA ILUSIOAK.

Descartes filosofoak esan zuen bezala, gure zentzumenek traizio egiten digute edo ,hobeto esanda, gure burmuina,batzuetan, nahastu egiten da eta ikusten, entzuten, usaintzen , ikutzen edo dastatzen duguna ez dator bat errealitatearekin edo distortsionatuta jasotzen dugu.
Adibide moduan, goian daukazuen irudiarekin esperimentua egingo dugu: fijatu zaitezte arretaz  irudiaren erdian dauden lau puntutxuetan  30 segunduetan eta gero begiratu pareta edo sapaia.... zer gertatzen da? Ikusten duguna erreala da?

martes, 20 de octubre de 2015

NUTRIZIO FUNTZIOAREN BIRPASOA




Hona hemen Inguruneko 1.gaia birpasatzeko zenbait bideo. Bideoek gaia ulertzen laguntzen digute, gero memorizatzeko momentuan errezago izateko.









Zuentzat baliogarria izan direlakoan, agur bero bat.